Erakusketak Ospitalean

Erakusketak ospitalean

Urte guziz, Irisarriko Ospitalea Departamenduko Ondare Hezkuntzarako Zentroak erakusketa egitarau aberatsa eskaintzen du Euskal Herriko ondarea eta kultura ezagutarazteko asmoz.

Bisita dohainik

Frantsesez eta euskaraz erakusketak

Bisita liburuak, erakusketa autonomoa aurkitzeko

Hitzaldiak eta gaualdi animatua dohainik.

Programa telekarga ezazu

Exposition Carnaval a Ospitalea Commanderie Irissarry au Pays basque
Salle exposition a Ospitalea Commanderie Irissarry au Pays basque
Salle exposition a Ospitalea Commanderie Irissarry au Pays basque
Salle exposition a Ospitalea Commanderie Irissarry au Pays basque

HEMENDIK

2023ko uztailaren 4tik urriaren 23ra

Hainbat ikuspegi izan daitezke herrialde bat ulertzeko: historia, paisaiak, biztanleak, kultura, hizkuntzak, esperientziak… Erakusketa hortan, objektuen bidez, Euskal Herriko aberastasuna eta aniztasuna jorratu nahi izan ditugu.

Industriako eta eskulangintzako ekoizpena ez da behar bezainbat kontuan hartzen, eta bere balio kulturala gutxietsia da. Objektu baten historiak testuinguru anitz gurutzatzeko aukera ematen du, izan geografikoak, historikoak, politikoak edo sozialak. 30 produktuen selekzio honen bidez, aniztasuna bere aberastasunaz ateratzen duen herrialde baten alderdi frango ezagutzera gonbidatzen zaitugu. 

Hemendik erakusketaz gehiago jakitek

Emasteak eta Euskal Herriko historia

2023ko martxoaren 8tik ekainaren 17ra

Proiektu deialdia: artea eta ondarea

Ekainaren 30a arte 

Euskal Herriko ondareari buruz lan egiten duten artistei zuzendutako proiektu deialdi bat plantan ezartzen du Ospitaleak

Euskal Herriko ondareari buruz lan egiten duten artistei eta bereziki arte bisualetako obrak eta proiektuak  Ospitalea Departamenduko Ondare Hezkuntzarako Zentroan aurkeztu nahi dituztenei zuzendua da proiektu deialdi hori. 

Erakusketa aurkeztua izanen da publikoari 2023ko urriaren 21tik abendoko 1a arte. 

Hautagaitza emateko, telekargatu proiektu deialdia hemen eta bidali hautagaitza ospitalea@le64.fr ekainaren 30a aitzin 16:00etan. 

Dokumentu gehigarriak: planoa erakusketa gelaren neurriekin., telekargatu hemen.

Ospitalearen 20 urteak

2022ko irailaren 17tik azaroaren 25a arte

2022ko irailean, Ospitalea Departamenduko Ondarearen Hezkuntzarako Zentroak bere 20 urteak ospatuko ditu. Komanderia ohiaren historia markatu dituzten 20 urteko proiektu, topaketa eta gertakarien gogoratzeko parada izanen da.

Erakusketak 20 urteko lana eta partaidetza argira emanen ditu azpimarratuz ere nola hemeki hemeki etxalde ohi hori bilakatu den Euskal Herriko ondarearen balioarazio eta transmisio zentro ezagutu bat.

1620, Loraldia, Nafarroako Errenazimentua

2022ko apirilaren 15etik, ostiralez, ekainaren 25era, larunbatez

1620 Loraldia. Nafar Pizkundea” erakusketak agerian uzten ditu Nafarroako erresumaren azken urteak, 1520tik 1620ra. Erresuma hertsia zen Pirinioetako iparraldean, baina kulturalki irakitan zegoen eta denborako mugimendu handietan parte hartu zuen.

Guti ezagutua den historia horretan sar zaitez denborako ilustrazioen eta dokumentuen arabera, eta Pirinioetako erresuma ttipi horretan barna murgildu, errege-erreginen ekintzetan.

Erakusketa hori partaidetzan egina da Zabalik elkartearekin, Hernani Errotzen elkartearekin eta Nabarralde fundazioarekin.

Salle exposition a Ospitalea Commanderie Irissarry au Pays basque
Salle exposition a Ospitalea Commanderie Irissarry au Pays basque
Salle exposition a Ospitalea Commanderie Irissarry au Pays basque
Skip to content
This site is registered on wpml.org as a development site.