Harremana Ospitalean

Harremana Ospitalean

Ospitaleko lantalde guzia hor dago zure errezibitzeko eta Irisarriko enkomiendaren bisita antolatzeko.

Ospitalea

Departamenduko Ondare Hezkuntzarako Zentroa
Plaza – 64780 Irissarry

05 59 37 97 20 – ospitalea@le64.fr

Ospitaleko lantaldea

Manu

Ondare-bitartekaria

Manu ere Ondare-bitartekaria da, eta pasioz eta umorez ezagutaraziko dizu tokiko ondarea.
Historialaria baita eta jakin-min handikoa, publikoa segidan bereganatzen du. Haurrekin helduekin bezain gustuan da, eta animazio edo egonaldi bat Ospitalean antolatzeko lagunduko zaitu, hastetik buru.
Euskalduna da.

Chloé

Ondare-bitartekaria

Berriki ekipan arribatua, Chloék ikasleak eta erakasleak laguntzen ditu beren animazio eta egonaldi proiektuetan tokian berean eta Ospitalera etorri aitzin.

Ondarerako gostua sortzeko eta garatzeko asmoaz animaturik, ikasleak eta bisitariak laguntzen ditu beren lurraldea hobeki ulertzen. Artea eta sorkuntzaren maitatzaile bezala, ondarea eta artistikoaren arteko zubiak egitea gustatzen zaio trukaketa aberatsak sortuz.

Euskara ikasten ari da.

Beñat

Publikoaren harrera

Ospitalean sartzean kurutzatuko duzun lehen pertsona Beñat izanen da hain segur. Euskal kultur eta literaturaren maitatzaile suharra, plazerrekin erantzunen du zure galdera guzieri.

Saltokian erosketak egiteko kontseiluak eskatzen ahal diozu. Inguruak ezagutarazteko asmoz bere plan onak aipatuko dizkizu, bereziki mahaikoak !

Euskaraduna da.

Jacqueline

Eskolen harrera

Hark du zure erosotasuna zainduko egonaldi denbora guzian. Irakasleekin eta ikasleekin harremanetan da, eta hark ditu ere gosaria eta apairuak zerbitzatuko Ospitalean eginen duzun egonaldian.

Hark zaitu harlekuan errezibituko edo telefonoan hartuko. Manera goxoan eta eztian errezibituko zaitu.

Euskara ikasten ari da.

Anna

Enkomiendaren arduraduna

Annarekin harremanetan jar zaitezke hitzordu baten galdegiteko edo Departamenduko Ondare Hezkuntzarako Zentroarekin partaidetza-proiektuen proposatzeko.

Prentsarako galdeak egiteko ere dei dezakezu.
Euskara ikasten ari da.

Gene

Administrazio eta finantza kudeatzailea

Administrazio edo kontularitza galderei ihardetsiko dizu, eta aurrekontuez eta fakturez arduratzen da. Beti laguntzeko prest da eta umore onez, harekin behar duzu harremanetan jarri Ospitaleko administrazioan ez galtzeko.  Dohain franko baititu, Gene duzu solaskide ukanen turismoko profesionala bazara.
Euskalduna da.

Skip to content
This site is registered on wpml.org as a development site.