Ospitalea komanderia zen lehen, Maltako Ordenako Zaldunek XVII. mendean eraikia. Pirinio Atlantikoetako Departamendua da eraikin handi horren jabea 1980az geroztik.
Ospitalea, Departamenduko Ondare Hezkuntzarako Zentroa, 2002an ireki zen. Erakusketa eta gertakari ororen bidez ondarearen alderdi bat, historia eta tokiko kultura ezagutarazten dizkizugu. Sar zaitez leku honen lilura ezagutzera…
Ospitalea, Departamenduko Ondare Hezkuntzarako Zentroa, 2002an ireki zen. Erakusketa eta gertakari ororen bidez ondarearen alderdi bat, historia eta tokiko kultura ezagutarazten dizkizugu. Sar zaitez leku honen lilura ezagutzera…
Irisarri herriaren historia Ospitalea komanderiaren historiari biziki lotua da. Baxenabarreren zentroan kokatua, komanderia hori XVII. mendean eraiki zuten Jerusalemgo San Joan Ordenako Ospitaleko Zaldunek, Maltako Ordena gisa ere ezagutua. Zaldunak Irisarrin plantatu ziren XII. mendean, inguruko laborantza lurrak lantzeko xedearekin. Lan horren emaitza baliatu zen Ordenaren ekintzak finantzatzeko Palestinan eta Mediterraneoan, gurutzadetan eta gerletan. Irisarriko komandaria ez zen Ordenaren kokaleku bakarra Europan. 700 enkomienda baino gehiago eraiki ziren haien ekintzen sostengatzeko.
Gaur egun Irisarrin ikus daitekeen eraikina XVII. mendekoa da. Lehengo komanderia biziki egoera txarrean zen, beraz, eraikuntza berri batek osoki ordeztu zuen, Ospitaleko komendadore berriak kudeatua: Nafarroako Don Martin Larrea. Haren izena Ospitaleko atalburuan ageri da.
Frantziako Iraultza denboran Zaldunek komanderia utzi behar izan zuten. Ondotik partikular batzuek erosi zuten eta laborantza segitu zuten departamenduak erosi arte, 1980. urtean.
Tokiko eraikuntzetan inspiratua da Ospitalea eta Baxenabarreko etxaldeen arkitektura modeloaren arabera eraikia da, alabaina laborantzarako erabilia zen oroz gainetik.
Ospitalea hiru partetan zatitua da. Erdiko partea laborantzarako erabilia zen. Barrukia bazen, sabaia (belarrak ezartzen ziren lekua), selaurua eta ezkaratza, hots, laneko lekua.
Pirinio Atlantikoetako Departamenduak eraikina erosi zuenean 1980an, Maltako Ordena aspalditik joana zen eta komanderia biziki funditua zen. Monumentu historiko gisa ekarria izan zelarik, zaharberritze obra handiak egin ziren eraikinari lehenagoko edertasuna emateko. Urruñan plantatua zen Xavier Leibar arkitektoa zen obrez arduratu, eta eraikina sublimatu nahi izan du modernoa sartuz baina jatorrizko arkitektura aldatu gabe.
Gaur egun Ospitalea Euskal Herriko ondarearen transmisioari eta hezkuntzari buruz ari da. Urte osoan irekia da eraikina eta erakusketak bisitatu nahi dituztenentzat, baita ere eskolentzat egonaldi pedagogiko baten karietara… Bisita-liburuxkak baditugu harlekuan, eta urteko animazioen eta jardueren programa atzeman ditzakezu dagokion atalean