Baxenabarreren erdian kokatua da Irisarri, Baigura mendiaren oinetan eta han Ospitalea Departamenduko Ondare Hezkuntzarako Zentroa bada; Pirinio Atlantikoetako Departamendu Kontseilua da jabea.
Maltako Ordenako Zaldunen komanderia zen, eta monumentu historiko gisa ekarria da.
Zer den Ospitalearen xedea? Tokiko ondarea, historia eta kultura jende gehienei ezagutaraztea erakusketen, bisiten, lantegien eta animazioen bidez, ttipi eta handientzat.
Neguko hestea
Ospitalea-ko aldi baterako erakusketak martxoan itzuliko dira.
Anartean, zentroak segitzen du ikasle eta bisitari taldeak errezibitzen erreserbatuz.
Mediateka idekia gelditzen da :
Asteazkenez 13.30tik 17.30ak arte
Ostiralez 14.30tik 18.30ak arte
Larunbatez 9.30tik 12.30ak arte
Edozein xehetasunentzat : 05.59.37.97.20 – ospitalea@le64.fr
Ospitalea komanderia zen, Maltako Ordenako Zaldunek XVII. mendean eraikia.
Bisitak, lantegiak, ikusgarriak, ipuinak… programatuak dira urte osoan euskal ondarearen misterioak ezagutu ditzazun.
Egonaldiak ostatuarekin edo eguneko animazioekin; eskolei eskaintza berezia proposatzen diegu tokiko ondarea ezagutzeko.
Bisita berezia Bilaka dantza konpainiarekin