Irisarriko Departamenduko Ondare Hezkuntzarako Zentroa, Ospitalea, Pirinio Atlantikoetako Departamendu Kontseiluarena da. Publiko mota guziei kultur eta ondare animazioak proposatzea du xede. Eskolei proposatu ondare-egonaldiez xehetasun gehiagoren ukaiteko, zoaz Irakaslea sailera.
Eraikinaren bisita librea edo gidatua, mementoko erakusketaren ezagutzea, ondare-ibilaldiak Ospitalearen inguruan, horra hor publiko zabalarentzako programa.
Eraikinaren bisita librea edo gidatua, mementoko erakusketaren ezagutzea, ondare-ibilaldiak Ospitalearen inguruan, horra hor publiko zabalarentzako programa.
Martxotik azaroa arte, erakusketa batzuk tokiko ondareari lotua den tematika bat ohoretan ematen dute.
Ospitalean lan berriak hasi diren geroztik, gauza bitxiak gertatzen dira bertan. Ospitalean egoiten den ikerlaria beldurrez harriturik aurkitzen dute. Medikuek bere minen jatorria ez dute atzematen ahal.
Zuri izanen da bilketa lan horietan barna murgiltzea Ospitaleko Zaldunen komanderia ohiko enigmak eta sekretuak argitzeko asmoz.
Escape game oporretan: urriaren 24an eta 31an Iraupena: 1.30 Prezioa: 5€ pertsona bakoitz. 8 urtez goiti. 8 jokolari gehienik
Erreserbatzeko emailez: ospitalea@le64.fr edo telefonoz: 05.59.37.97.20
Euskal mitologiako kondairak eta leiendak ezagut itzazu eta ondotik den tailer artistikoan parte har ezazu zorte txarren aurka zure etxeko sartzea babestuko duen iguzkilore bat sortzeko asmoz.
Asteazkenez urriaren 25an – 10.00etan frantsesez – 15.00etan euskaraz
Iraupena: 2.00 Prezioa: 3€ pertsona bakoitz. 5 urtez goiti.
Erreserbatzeko emailez: ospitalea@le64.fr edo telefonoz: 05.59.37.97.20
Uda osoan Ospitaleko lantaldeak antolatzen eta proposatzen ditu ondareari eta kulturari lotu animazioak: lantegiak, ibilbide iruzkinduak, ondare-ibilaldiak…
Paretak mintzo: etxeetako idazkunak
Irisarriko etxe aitzinetako idazkunak ezagutu itzazue, haien sinboloak eta erran-nahia.
Uztarilaren 20an eta agorrilaren 23 an, 15:00etan
Iraupena: 1.30 Prezioa: 3€ pertsona bakoitz. Erreserbatzea nahitaezkoa da.
Street-art ibilbidea: Sismikazot bikotearen murru freskoa
2021ko “Ondoriotasuna” erakusketa kari, Irisarriko herrian Sismikazot bikoteak egin duen murru freskoaren ibilbide iruzkindua.
Agorrilaren 2an, asteazkenez, 15:00etan
Iraupena: 1.30 Prezioa: 3€ pertsona bakoitz. Erreserbatzea nahitaezkoa da.
Irailaren 16an eta 17an
Ondare Egunak kari, pentsa ezazu zure asteburrua erreserbatzea: animazioz betetako egitarau oparoan parte har ezazu: Ospitalearen eta Hemendik erakusketaren bisita, Iholdi eta Kanboko Ehpadeko egoiliarrek egindako argazki erakusketa ikusi, eta escape game egin…
Urte osoan Ospitaleko lantaldeak antolatzen eta proposatzen ditu ondareari eta kulturari lotu animazioak: lantegiak, ibilbide iruzkinduak, ondare-ibilaldiak…
OSPITALEA
Departamenduko ondare hezkuntzarako zentroa
Plaza – 64780 Irissarry
05 59 37 97 20 – ospitalea@le64.fr
Ospitalea Pirinio Atlantikoetako Departamendu Kontseilua da jabea.
AaDT Béarn Euskal Herriak egindako webgunea – 2021eko uztaila – – Legezko informazioak
OSPITALEA
Departamenduko ondare hezkuntzarako zentroa
Plaza – 64780 Irissarry
05 59 37 97 20 – ospitalea@le64.fr
Ospitalea Pirinio Atlantikoetako departamenduak kudeatzen duen kokalekua da.
AaDT Béarn Euskal Herriak egindako webgunea – 2021eko uztaila – Legezko informazioak