Iragan erakusketak

Pilota, ihauteria, sorginkeria, natura ondarea, obra garaikideak … ondareari beti lotuak diren hainbat gai, azpimarratuak gure iragan erakusketetan.

"Itzal Herria #2, le pays de l'ombre"

                                                                                                     2023ko urriaren 20tik abendoaren 1era

Departamendu Kontseiluak Euskal Herriko ondareari loturik den artista lana Ospitalean agerian emateko abiatu proiektu deialdiaren sariduna da Thomas Loyatho. Materia bere lan artistikoaren erdian da. Hurbileko ingurumenean hartzen ditu ekaiak (aihenak, zura, azalak, belarra, artilea, hezurra, lumak, behi kaka, hautsak eta gisua…). Ekai horiek kalitate plastikoak badituzte (formak, koloreak, testurak, usainak) eta artistari sortzeko sekulako ahalmenak eskaintzen dizkiote. Inguruan duenaz inspiratzen da eta bere proiektuak tradiziozko praktiketan eta usaietan bermatzen dira.

Itzal Herria #2 erakusketan artistak hartzaren eta Basajaunaren figurak aurkezten ditu, baita ere bitxikerien kabinete bat, non elementu guziek bere ikerketa arkeologiko esperimentalak erakusten baitituzte. “Itzal Herria”, fonetikoki “Euskal Herriari” hurbil da; intimoaren lekua da, kukutzeko lekua (maska baten gibelean). Askatasun eta sorkuntza lekua izateko promesa da, non huts egin baitaiteke, entseatu, esperimentatu

HEMENDIK euskal Herriko 30 objetktu ikonikoren istorioak

                      2023ko uztailaren 4tik urriaren 14ra

Hainbat ikuspegi izan daitezke herrialde bat ulertzeko: historia, paisaiak, biztanleak, kultura, hizkuntzak, esperientziak … Liburu honetan, objektuen bidez, Euskal Herriko aberastasuna eta aniztasuna jorratu nahi izan ditugu. Industriako eta eskulangintzako ekoizpena ez da behar bezainbat kontuan hartzen, eta bere balio kulturala gutxietsia da. Objektu baten historiak testuinguru anitz gurutzatzeko aukera ematen du, izan geografikoak, historikoak, politikoak edo sozialak. 30 produktuen selekzio honen bidez, aniztasuna bere aberastasunaz ateratzen duen herrialde baten alderdi frango ezagutzera gonbidatzen zaitugu 

 

"Emazteak euskal gizartean"

                              2023ko martxoaren 8tik ekainaren 17ra

Sorginaren neurriz kanpoko irudiatik edo euskal emaztearen usaiako klixe ugarie – tatik urrun, erakusketak gizarte tradizio – nalean euskal emazteak duen toki berezia aipatzera gomitatzen gaitu. Gizona bezainbat toki duen etxekoandere hori nor ote da? Zer erraiten digu euskal gizarte tradizionalaz? Eta gaur egun, zoin dira emazte modernoen zorteak? Bask’elles elkarteak, Marika GYSBERS kale artistak eta Anne-Marie LAGARDEK, “Le matriarcat basque” liburuaren idazlea, eraman duten ikerketa lanari esker, Ospi – taleak gomitatzen zaitu kontakizun histori – koz, emazteen lekukotasunez eta artisten behakoez osatutako erakusketa batera

"20 urteak ospatzen ditu"

                             2022ko irailaren 17tik azaroaren 25ra

Irailaren 16etik goiti, erakusketa iraunkorrak xehetasun guzi horiek ezagutaraziko ditu eraikina bisitatzean. Ospitaleko aldi bateko erakusketaz eta animazioz osatua den egitarau nasaiari gehituko zaio erakusketa berria. Hemendik aitzina ondarea eta harri zaharrak maite dituztenak loriatuko dira eszenografia berriarekin, Alaaska eta Tactile Studio agentziek ekoiztu dutena.

2022ko irailean, Ospitalea Departamenduko Ondarearen Hezkuntzarako Zentroak bere 20 urteak ospatuko ditu. Enkomienda ohiaren historia markatu duten 20 urteko proiektu, topaketa eta gertakarien gogoratzeko parada izanen da. Erakusketak 20 urteko lana eta partaidetza argira emanen ditu azpimarratuz ere nola emeki-emeki etxalde ohi hau  Euskal Herriko ondarearen balioarazio eta transmisio zentro ezaguna bilakatu den. 

"Aintzin-Gero barnealdea. Irisarriko, begirada gurutzatuak"

                                   2022ko uztailaren 6tik agorrilaren 27ra

Aitzin-Gero barnealdea. Irisarriko begirada gurutzatuak” erakusketaren bidez, denboran gibelera egin ezazu. Konparaketa joko bati esker, argazki eta karta postal batzuek barnealdeko paisaien eta ohituren aldaketa argira ematen dute. Baionako Euskal Museoak antolatua 2017an, erakusketa hori Irisarrira heldu da 2022ko udan.

Departamenduko Ondare Hezkuntzarako Zentroan, erakusketak Irisarri ezagutzeko parada emanen digu, herriko tradizioak eta lehengo aktibitateak aipatuz. Argazkiek, karta postalek eta ahozko lekukotasunek Irisarriko merkatua, saltegiak eta bestak erakutsiko dituzte. Euskal Kultur Erakundeak, Departamendu artxiboek  eta Irisartar suhar batzuek partaidetzan eraman duten bilketa-lan zorrotzari esker, lehengo plaza ohoretan izanen da. 

"1620. Nafarroako Loraldia"

                                                                                           2022ko irailaren 17tik azaroaren 25ra

1620 Nafarroaren Loraldia» erakusketak Nafarroako erresumaren azken urteak argitan ezartzen ditu 1520tik 1620ra. Erresumak, Pirinioen iparraldean ttipia izanik ere, kultura loraldi bat ezagutu zuen eta garai hartako mugimendu handietan parte hartu zuen. Hurbil zaitezte garai hartako ilustrazio eta dokumentuen arabera, istorio ezezagun honetara, eta murgil zaitezte piriniar erresuma ttipi honen unibertsoan eta bere erregina eta erregeen ekintzetan. Erakusketa hau Zabalik elkartearekin, Hernani Errotzek elkartearekin eta Nabarralde Fundazioarekin elkarlanean egin da.

«Ondoriotasuna, Street-art & Ondarea»

                 2021eko agorrilaren 4tik azaroaren 6ra

Irisarriko Ospitalea Departamenduko Ondare Hezkuntzarako Zentroak proposatzen dizu street-art eta ondarea uztartzea, baita ere hiriko eta baserriko giroa, artistak eta herritarrak.

Ospitaleak, Baionako Spacejunk kolektiboaren partaidetzarekin, Sismikazot artista bikoteari baimen osoa eman dio nahi zuen gisara aurkezteko Irisarriz eta irisartarrez duen ikusmoldea.

Sismikazot bikotea

Badu hamar urte baino gehiago Rémi Tournier eta Paul Soquet-Moreau artistak karrikako artera errabiatuak direla eta Frantzia luze eta zabal zeharkatzen dutela inspiratzen dituzten gizon, emazte eta haurren ezagutzeko eta fresko harrigarriak sortzeko, zintzotasunez eta emozioz beteak. Haien lanean arte figuratiboa, abstraktua eta idazketa ezin hobeki nahasten dituzte.

«Duplantierren marrazkiak, Baxenabarreko etxeak beste begirada batez »

                             2021eko maiatzaren 17tik uztailaren 31ra

Leiho gorridun etxe zuriak, horra hor euskal etxeen klixea.
Halere, itxurazko homogeneotasunaren gibelean, desberdintasunak badira, batzuetan bistakoak, besteetan arinak.

Zure begirada zorrozteko, Ospitalea Departamenduko Ondare Hezkuntzarako Zentroak Dominique Duplantier artistaren segitzea proposatzen du, arkatz marra trebeen bidez 2000. hamarkadan Baxenabarreko etxe franko marraztu baitzituen, berezitasun horiek agerian ezarriz.

Erakusketa Donapaleuko Chemins-Bideak zentroarekin eta CAUE64rekin partaidetzan antolatua da, eta, artearen bidez, proposatzen dizkizugu Baxenabarreko etxeen arkitekturaren irakurtzeko eta ulertzeko gakoak.

«Laxoa, pilotaren jatorrian »

2020ko uztailaren 4tik azaroaren 7an Ospitalean aurkeztu erakusketa.

XVI. mendean, Europa osoan luzeko pilota jokoan aritzen zen. Euskal Herrian, mendietako goi-ordokietan edo herriko plazetan praktikatzen zen joko hori. Eskua larruzko eskularru batekin babestu nahiz, jokoa laxoa bihurtu zen.

XVIII. mendean publikoak laxoa edo luzea izigarri gustuko zuen, eta pilotari ospetsuak izan ziren. Pilota biziagoak eta xistera agertu zirenean laxoa bazterrera utzi zen. Nafarroako parte batean berpiztu zen 1960. hamarkadan Laxoa elkarteak bultzaturik.

Gaur egun pilotari kartsu zenbait baizik ez dira ari laxoan Nafarroako haran batzuetan. Séverine Dabadieren argazkietan berpiztu da jokoa. Euskal argazkilariak liburu bat argitaratu du Christiane Etchezaharretarekin: Laxoa, pilotaren jatorrian. Erakusketa liburuan oinarritua da.

«Ihaute Denbora, le temps du carnaval»

2020ko otsailaren 12tik maiatzaren 7ra Ospitalean aurkeztu erakusketa.

Eliane Heguiaphal argazkilariak proposatzen dizu neguko besten giro kezkagarrian murgiltzea, hala nola maskaradetan eta baserriko ihauterietan.

Zuri eta beltzezko argazki serie horiek irudimenari lekua uzten diote, ikuslea ihauterien errituen jatorrian murgiltzen, urte berriaren berpizteko denboran.

Thierry Truffaut etnologoaren testuek eta Maritzuli konpainiaren jantzi ezin ederragoek tradizio horien interpretazio aberatsa eskaintzen dute, artetan ulertzeko zailak baitira.

Hogei bat ihauteri aurkeztuak dira erakusketa horretan, Kataluniatik Kantabriaraino, Euskal Herritik iraganez.

«Sorginkeria, Jukutriak eta Dantzak.»

2020ko irailaren 21etik abenduaren 20ra aurkeztu erakusketa

1605-1615 – Euskal Herria denbora laburretan sartzen da.

Claude Labat historialariak eta Marko marrazkilariak XVII. mendearen hastapenean Euskal Herrian izan ziren gertakariei buruzko erakusketa koloretsua proposatzen dute, eta begirada berria emanen dizute gertakari horiei buruz.

1609an Lapurdin eta Nafarroan hasi zen sorgin-ihizi famatua deskubrituko duzu historialarien ikerketa berriek argiturik. Lehenbiziko aldiz manera berezian, Marko komikigileak marrazkitan ezarri du.

Sartu zaitez dantzan, eta afera ilun horiek argi itzazu.

« Hauskorra – Euskal Herriko naturazko ondareari buruzko behako gurutzatuak »

 2019ko uztailaren 5etik agorrilaren 3a arte

Labo Estampe kolektiboko obrak : Jana Lottenburger, Judith Millot eta Luc Médrinal.

Bi ingurumenaren aldeko iniziatiba zentro iraunkorrek (CPIE Euskal Itsasbazterra eta Euskal Herria) eta Euskal Herriko Hirigune Elkargoak Labo Estampeko artistekin harremanetan sartu dira naturazko ondareari buruzko arte proiektu bat sortzeko. 2018an eta 2019an Ipar Euskal Herriko 3 probintzietan eramana izan den lan horren emaitza da erakusketa. 

Erakusketa batzuen mailegua

Mailegatzen ahal diren erakusketak gorriz markatuak dira.

Xehetasun guziak aurki itzazu “Erakusketa mailegua” sailean « Erakusketa mailegua ».

Skip to content
This site is registered on wpml.org as a development site.