Erakusketa mailegua

Erakusketa mailegua

Irisarriko Ospitaleak, Departamenduko Ondare Hezkuntzarako Zentroak, iragan erakusketa batzuen mailegatzea proposatzen du.

Emazteak euskal gizartean

2023eko martxoaren 8tik ekainaren 17ra Ospitalean aurkeztu erakusketa.

Sinopsia

Sorginaren neurriz kanpoko irudiatik edo euskal emaztearen usaiako klixe ugarie – tatik urrun, erakusketak gizarte tradizio – nalean euskal emazteak duen toki berezia aipatzera gomitatzen gaitu. Gizona bezainbat toki duen etxekoandere hori nor ote da? Zer erraiten digu euskal gizarte tradizionalaz? Eta gaur egun, zoin dira emazte modernoen zorteak? 

Bask’elles elkarteak, Marika GYSBERS kale artistak eta Anne-Marie LAGARDEK, “Le matriarcat basque” liburuaren idazlea, eraman duten ikerketa lanari esker, Ospi – taleak gomitatzen zaitu kontakizun histori – koz, emazteen lekukotasunez eta artisten behakoez osatutako erakusketa batera.

Erakusketa mailegatzeko

  • Mailegua dohainik da.
  • Erakusketa mailegatzeko hitzarmen bat egin behar da Pirinio Atlantikoetako Departamenduarekin.
  • Erakusketan bada : erakusketaren testu-taulak, erreprodukzioak ( artxiboak, argazkiak), Marina Gysbersek egin emazte ohargarrien potretak, bideoak eta soinu grabaketa bat.
  • Erakusketaren garraiatzea mailegatzailearen gain izanen da.
  • Erakusketa erraz mugi daitezkeengarraio-kutxetan bildua da, eta muntaketa argibideak hornituak dira.

1620. Nafarroako Loraldia

2022eko apirilaren 16tik ekainaren 25ra Ospitalean aurkeztu erakusketa.

Sinopsia

«1620 Nafarroaren Loraldia» erakusketak Nafarroako erresumaren azken urteak argitan ezartzen ditu 1520tik 1620ra. Erresumak, Pirinioen iparraldean ttipia izanik ere, kultura loraldi bat ezagutu zuen eta garai hartako mugimendu handietan parte hartu zuen. 

Hurbil zaitezte garai hartako ilustrazio eta dokumentuen arabera, istorio ezezagun honetara, eta murgil zaitezte piriniar erresuma ttipi honen unibertsoan eta bere erregina eta erregeen ekintzetan.

Erakusketa hau Zabalik elkartearekin, Hernani Errotzek elkartearekin eta Nabarralde Fundazioarekin elkarlanean egin da.

Erakusketa mailegatzeko

  • Mailegua dohainik da.
  • Erakusketa mailegatzeko hitzarmen bat egin behar da Pirinio Atlantikoetako Departamenduarekin.
  • Erakusketan bada : erakusketaren testu-taulak, kronologia zerrenda bat, genealogia zuhaitz bat, erreprodukzioak (argazkiak, artxiboak), Donapaule hiriari buruzko filma, kakemono bat
  • Erakusketan ez da : Donapauleko Zabalik elkarteak prestatutako euskarazko taulak
  • Erakusketaren garraiatzeamailegatzailearen gain izanen da.
  • Erakusketa erraz mugi daitezkeengarraio-kutxetan bildua da, eta muntaketa argibideak hornituak dira.

Duplantier-ren marrazkiak: Baxenabarreko etxeak beste begirada batez

2021eko maiatzaren 17tik uztailaren 31ra Ospitalean aurkeztu erakusketa.

Sinopsia

Leiho gorridun etxe zuriak, horra hor euskal etxeen klixea. Halere, itxurazko homogeneotasunaren gibelean, desberdintasunak badira, batzuetan bistakoak, besteetan arinak.

Zure begirada zorrozteko, Ospitalea Departamenduko Ondare Hezkuntzarako Zentroak Dominique Duplantier artistaren segitzea proposatzen du, arkatz marra trebeen bidez 2000. Hamarkadan Baxenabarreko etxe franko marraztu baitzituen, berezitasun horiek agerian ezarriz.

Erakusketa mailegatzeko

  • Mailegua dohainik da.
  • Erakusketa mailegatzeko hitzarmen bat egin behar da Pirinio Atlantikoetako Departamenduarekin.
  • Erakusketan bada: erakusketaren testu-taulak, Séverine Dabadieren argazkiak, pilota jokoaren arauen bideoa.
  • Erakusketan ez da: Euskal Museoak eta partikularrek prestatu ondare-objekturik, Kanaldudek eta EiTBk egin erreportairik.
  • Erakusketaren garraiatzea mailegatzailearen gain izanen da.
  • Aurkezpen eskubide bat behar zaio ordaindu argazkilariari bere obren aurkezteko erakusketa denboran.
  • Erakusketa erraz mugi daitezkeen garraio-kutxetan bildua da, eta muntaketa argibideak hornituak dira.

Laxoa, pilotaren jatorrian: Séverine Dabadieren argazkiekin.

2020ko uztailaren 4tik azaroaren 7an Ospitalean aurkeztu erakusketa.

Sinopsia

XVI. mendean, Europa osoan luzeko pilota jokoan aritzen zen. Euskal Herrian, mendietako goi-ordokietan edo herriko plazetan praktikatzen zen joko hori. Eskua larruzko eskularru batekin babestu nahiz, jokoa laxoa bihurtu zen.

XVIII. mendean publikoak laxoa edo luzea izigarri gustuko zuen, eta pilotari ospetsuak izan ziren. Pilota biziagoak eta xistera agertu zirenean laxoa bazterrera utzi zen. Nafarroako parte batean berpiztu zen 1960. hamarkadan Laxoa elkarteak bultzaturik.

Gaur egun pilotari kartsu zenbait baizik ez dira ari laxoan Nafarroako haran batzuetan. Séverine Dabadieren argazkietan berpiztu da jokoa. Euskal argazkilariak liburu bat argitaratu du Christiane Etchezaharretarekin: Laxoa, pilotaren jatorrian. Erakusketa liburuan oinarritua da.

Erakusketa mailegatzeko

  • Mailegua dohainik da.
  • Erakusketa mailegatzeko hitzarmen bat egin behar da Pirinio Atlantikoetako Departamenduarekin.
  • Erakusketan bada: erakusketaren testu-taulak, Séverine Dabadieren argazkiak, pilota jokoaren arauen bideoa.
  • Erakusketan ez da: Euskal Museoak eta partikularrek prestatu ondare-objekturik, Kanaldudek eta EiTBk egin erreportairik.
  • Erakusketaren garraiatzea mailegatzailearen gain izanen da.
  • Aurkezpen eskubide bat behar zaio ordaindu argazkilariari bere obren aurkezteko erakusketa denboran.
  • Erakusketa erraz mugi daitezkeen garraio-kutxetan bildua da, eta muntaketa argibideak hornituak dira.

Ihaute denbora

2020ko otsailaren 12tik maiatzaren 7ra Ospitalean aurkeztu erakusketa.

Sinopsia

Eliane Heguiaphal argazkilariak proposatzen dizu neguko besten giro kezkagarrian murgiltzea, hala nola maskaradetan eta baserriko ihauterietan.

Zuri eta beltzezko argazki serie horiek irudimenari lekua uzten diote, ikuslea ihauterien errituen jatorrian murgiltzen, urte berriaren berpizteko denboran.

Thierry Truffaut etnologoaren testuek eta Maritzuli konpainiaren jantzi ezin ederragoek tradizio horien interpretazio aberatsa eskaintzen dute, artetan ulertzeko zailak baitira.

Hogei bat ihauteri aurkeztuak dira erakusketa horretan, Kataluniatik Kantabriaraino, Euskal Herritik iraganez.

Erakusketa mailegatzeko

  • Mailegua dohainik da.
  • Erakusketa bat mailegatzeko hitzarmen bat egin behar da Pirinio Atlantikoetako Departamenduarekin.
  • Erakusketan bada: erakusketaren testu-taulak.
  • Erakusketan ez da: Eliane Heguiaphalen argazkirik ez eta Maritzuli konpainiaren jantzirik. Zuzenean behar da haiekin harremanetan jarri.
  • Erakusketaren garraiatzea mailegatzailearen gain izanen da.
  •  

3. Sorginkeria, Jukutriak eta Dantzak, 1605-1615 1615 – Euskal Herria Aro Modernoan sartu zelarik

2020ko irailaren 21etik abenduaren 20ra aurkeztu erakusketa

Exposition sur la sorcellerie à Ospitalea Irissarry au Pays basque

Sinopsia

Claude Labat historialariak eta Marko marrazkilariak XVII. mendearen hastapenean Euskal Herrian izan ziren gertakariei buruzko erakusketa koloretsua proposatzen dute, eta begirada berria emanen dizute gertakari horiei buruz.

1609an Lapurdin eta Nafarroan hasi zen sorgin-ihizi famatua deskubrituko duzu historialarien ikerketa berriek argiturik. Lehenbiziko aldiz manera berezian, Marko komikigileak marrazkitan ezarri du.

Sartu zaitez dantzan, eta afera ilun horiek argi itzazu.

Erakusketa mailegatzeko

  • Mailegua dohainik da.
  • Erakusketa bat mailegatzeko hitzarmen bat egin behar da Pirinio Atlantikoetako Departamenduarekin.
  • Erakusketan bada: erakusketaren testu-taulak, Markoren marrazkien erreprodukzioak, Kanalduderen erreportaia Claude eta Markoren liburuari buruz, soinu-grabaketak.
  • Erakusketaren garraiatzea mailegatzailearen gain izanen da.
  • Erakusketa erraz mugi daitezkeen garraio-kutxetan bildua da, eta muntaketa argibideak hornituak dira.
  •  

Harremana Ospitalean

Erakusketa bat erreserbatzeko edo edozein xehetasunentzat, helbide honetara idatz ezazu : ospitalea@le64.fr

Skip to content
This site is registered on wpml.org as a development site.