Mitologia, Euskal leienden bideetan

Aurten, Irisarriko Ospitalea Departamenduko Ondare Hezkuntzarako Zentroak gonbidatzen ditu bisitariak euskal leienden bideak ikertzera.

Erakusketa nagusia

2026eko martxoaren 12tik urriaren 10era

Euskal mitologiak XIX. mendeaz geroztik interes zientifiko eta literario handia pizten badu ere, oraingo ikerketaren egoera ez da eskuragarria publiko zabalarentzat. Horrekin batera, garai batean kontakizun eta leienda horien bizitasuna segurtatzen zuen ahozko tradizioa emeki emeki ahulduz joan da.

Testuinguru horretan, erakusketa anbizio bikoitz batean kokatzen da : gaur egunko aurrerapen zientifikoak agerian jartzea, eta kontalari, biltzaile eta artistek mendeetan zehar transmititu duten ondare hori partekatzea, horiek eraman baitute, gaur egun ere, kontakizun fundatzaile horien boza.

Horrela, 2026an, Ospitaleak euskal mitologiari eskainitako erakusketa bat proposatuko du. Ikertzaile berezituen parte-hartzeari eta erakunde partaideen laguntzari esker, erakusketak argiztapen zientifiko berritua proposatuko du. Halaber, ahozko tradiziotik sortutako ipuin bilduma zabal bat aurkitzeak, eta kontakizun horiek osatzen dituzten pertsonaia eta giroekin topo egiteak, unibertso mitologiko horren bihotzean murgiltze oso bat bizitzera gonbidatuko dute publikoa.

Euskal mitologiaren aberastasuna ezagut ezazu, unibertso ezaguna eta aldi berean ezezaguna. Nor dira euskal leiendetan aurkitzen diren figura horiek ? Eta zein da kontakizun horien egiazko jatorria ?

Ospitaleak ondare immaterial horri eskainitako erakusketa pedagogiko bat proposatzen du, hiru espazioetan antolatua dena :

murgiltze espazio bat, leiendetan murgiltzeko asmoz dekoratuei, testu poetikoei eta ipuinen entzuteari esker.

espazio zientifiko bat, ikerketaren gaur egunko egoera eta mito horien interpretazio desberdinak aurkezteko

espazio garaikide bat, berrinterpretazio artistikoak argitan ezartzeko : ilustrazioak, ikusgarriak, dantza, zinema…

Erakusketak kontakizun horiek aztertu dituzten ikerlariak omentzen ditu, eta ondare horretaz dugun ulermena berritzen laguntzen du.

Mitologo, antropologo eta historialarien elkarlanari esker, aurrerapen berriak aurkezten ditu- batez ere mitologia konparatutik ateraiak – kondaira horien jatorria, zentzua eta bilakaera argitzen dutenak.

Irailean, Ospitaleak, Baionako Bonnat-Helleu museoak eta Euskal Kultur Erakundeak (EKE), sintesi gaurkotu bat ere eskainiko dute, akitaniar mitologiari buruzko kolokio ezohizko baten kari.

Erakusketaren prentsa dosierra telegarkatu hemen.

Animazioen
programa

  • Bisita iruzkinduak
    ondare bitartekari batek emanik
    • Maiatzaren 22an, ostiralez, 18.00etan (euskaraz)
    • Ekainaren 19an, ostiralez, 18.00etan
    • Uztail-agorrila : ostiral guziz 11.00etan
    • Irailaren 20ean, larunbatez, eta 21ean, igandez (Ondare Egunak) ,
    • Urriaren 2an, ostiralez, 18.00etan.

                                              

  • Hitzaldiak

    Ospitaleak proposatzen du hitzaldi ziklo bat, erakusketaren kontseilu zientifikoaren kideek eramaten dutena.

    • Euskal baserriko mitologia hirian plantatzen delarik, Thierry Truffaut, antropologoa, ihauterietan eta neguko festetan aditua                                       Apirilaren 3an, ostiralez, 19.00etan

    • Mari, figura nabarmena eukal mitologian, Jon Mentxakatorre Odriozola, Euskal Herrujo uniberstitateko doktorea                                                                            Apirilaren 30ean, ostegunez, 19.00etan (euskaraz)

    • Mitologia eta megalistismoa, mitotik errealitatera, Pablo Martikorena, arkeologoa   Ekainaren 19an, ostiralez, 19:00etan

    • Euskal mitologia gure gizarte garaikidearen ikuspegitik – Hitzaldi marraztua, Aitzpea Leizaola Egaña, antropologian doktorearekin eta Amaia Carrère, ilustratzailearekin.                                                                                                         Urriaren 2an, ostiralez, 19:00etan (euskaraz, bat-bateko itzulpenarekin) 

  • Ikusgarriak
    • « Iki mihi klik » Jokin Iringarai eta Kattalin Sallaberry jokolariekin

      Erreserbatzea hobe, toki mugatuak                                                                      Maiatzaren 22an, ostiralez, 19.00etan (euskaraz)

Eskaintza ikasleentzat

  • Bisita gidatuak bitartekari batekin edo gabe

  • Bisitak eta ondotik tailer pedagogikoak

  • Egun erdiko edo egun osoko animazioa

  • 2 edo 3 eguneko egonaldiak Ospitalean

Dosier pedagogikoa telekargatzeko hemen.

Skip to content