Programa telekarga ezazu
2023ko martxoaren 8tik ekainaren 17ra
2025ko martxoaren 12tik urriaren 11ra
Ospitalea Departamenduko Ondare Hezkuntzarako Zentroak 600 urteko historia ezezagunean murgiltzera gonbidatzen zaitu « Saltus Vasconum, Ipar Euskal Herria erromatar garaian » erakusketa apartaren bidez.
Narrazio historiko handietatik urrun egona luzaz, Pirinioetako piemonte eskualdea, Erromatarrek Saltus Vasconum izendatua, inposatzen da gaur egun osoko ikasgai gisa. Azken ikerketek, mugaz gaindiko eta unibertsitateen arteko esparruan eginak, tokiko populazioak Erromak ezarritako arau berrietara egokitzearen aztarnak argira eman dituzte. Kulturen arteko elkarrizketa hau, aldaketa progresibo hauek, erakusketa honek lehen aldiz biltzen dituen objektu arkeologikoetan agertzen dira, erakunde eta ikertzaile engaiatuen lankidetza bikainari esker.
Euskal mitologia
2026-eko martxotik urria arte
Basajaun, Mari, Laminak, Tartaro… hainbeste izen xuxurlatuak, kontatuak, amestuak eta batzuetan desitxuratuak, guztiak batera euskal mitologiaren liburu handiaren kate txiki bat osatzen dute.
2026ko erakusketarako, Ospitaleak euskal mitologia jorratu nahi du aurreiritziak alde batera utzita eta bere ikuspegi pintoreskoaz harago. Pertsonaiak, lekuak, ipuinak eta istorioak biziko dira irudimenaren munduan murgiltzeko plazerarentzat.
Antropologoek, historialariek, baina baita ilustratzaileek eta ipuin-kontalariek ere parte hartu dute erakusketa honen sorkuntzan, amets eta pedagogia uztartu nahi dituen erakusketa honetan.
