Dirdiraren Dardara (« bibratzen duena gainazalaren azpian ») Dardara kolektiboaren erakusketa, 2026eko urriaren 17tik azaroaren 29ra aurkeztua da Irisarriko Ospitalea Departamenduko Ondare Hezkuntzarako Zentroan.
Dirdiraren Dardara, euskal mitoak ez dira desagertu. Oraino dardaraka dira.
Mitologia-ren ondotik, Ospitaleak mitologia bizitzera gonbidatzen zaitu aztertzera baino gehiago. Dirdiraren Dardara-rekin, DARDARA kolektiboak euskal leiendak esperientzia sentikorrak bilakarazten ditu, argiz, soinuz, artilez, poesia eta birziklatutako materiaz eginak.
Hemen, artistek gonbidatzen zaituzte pentsatzera zer sendituko litzatekeen euskal leienden pertsonaien aitzinean.
Dardara kolektiboak praktika osagarriak dituzten hiru artista biltzen ditu :
Maialen Arestegui (ehuna), Paola Jaureguiberry (idazketa eta margolana) eta Nargesse Tikzi (argia), partaide batzuk lagundurik (soinu saila).
Elkartzen dituena da sentsibilitate partekatu bat programa amankomun bat baino gehiago : zehaztugabearen, atarien eta bazterren gustua, intuizioan eta ustegabean konfiantza, eta materia birziklatua sorkuntzaren bidez berriz sor daitekeelako ideia. Diziplina bakoitzak besteekin hitz egiten du (ehuna, argia, hitza, soinua, irudia), komanderia barnean, denak gainditzen dituen zerbait agerarazteko.
Urriaren 16an, ostiralez, 18:30tan
Bisita iruzkinduak ondare bitartekari batek emanik
Familia tailerrak :
Hitzaldiak / topaketak
Urriaren 30ean, ostiralez, 18:00etan
Azaroaren 6an, ostiralez, 19:00etan
Hitzaldiak
Thomas Loyatho plastikaria eta Pablo Martikorena arkeologoa
Gizartea eta populazioa Nafarroa Beherean (Erdi Arotik Aro Modernora)
Azaroaren 16an, ostegunez, 19:00tan (euskaraz, bat bateko itzulpenarekin)
Bixente Hirigaray, historialaria eta Mehaka Baxe Nafarroko historia buruzko interpretazio zentroaren animatzailea
