Ospitaleak, Irisarriko Departamenduko Ondare Hezkuntzarako Zentroak, urte osoan antolatzen ditu komandarien bisitak eta taldeei egokitu animazioak.
Euskal Herrian gaindi eginen dituzun ateraldien karietara, Irisarriko komanderiaren bisita ez duzu huts egin behar. Handik tokiko kultura ezagutzeko ibilaldiak egiten ahalko dituzu.
Taldeak urte osoan hartzen ditugu, aitzinetik erreserbaturik, gure animazio-eskaintzaz baliatu daitezen:
– Aldi bateko erakusketaren bisita gidatua
– komanderiaren bisita gidatua
– Bisita liluragarria: “berriz bizitzeko historia”: esperientzia bat komanderiaren historian barna.
– Ondare-ibilaldiak gai hauen inguruan:
-Compostelako Jondoni Jakue bideen deskubritzea.
-Baigorriko etxe tradizionalen arkitekturaren deskubritzea.
Gure ondare-bitartekariek Euskal Herriko kultura eta ondarea ezagutaraziko dizkizute gai frankoren inguruan.
Ospitaleko lantaldeak zure galde guziak ikertuko ditu eta zure animazioaren antolaketan lagunduko zaitu.
Ikus “Inguruan egiteko” eta “Ostatuak eta jatetxeak” gure sailak zure bisita denboran pausa gozoa edo ibilaldi bat egiteko, adibidez, Baiguran.
Talde prezioak:
Bisita iruzkindua: 3 € pertsona bakoitz
Ondare-ateraldia: 5 € / egun erdia / pertsona bakoitz
Gutienez 10 pertsonako taldea
Erreserbatzea nahitaezkoa da, gure bitartekariak libro izanez gero.
Ospitaleko profesionalak zure zerbitzuko dira taldeei egokitu harrera eta bisitak antolatzeko.
Harrera : 05 59 37 97 20 – ospitalea@le64.fr