Ospitaleak, Irisarriko Departamenduko Ondare Hezkuntzarako Zentroa, errezibitzen zaitu urte osoan zehar ondare egonaldien eta eguneko
animazioen kari. Zure ikasleak, bertan aterbetuak, pedagogia programa aberatsa dute (Hezkunde Nazionalak onetsia) Euskal Herriko ondarea eta kultura
ezagutzeko.
Eskaintza gai hauei inguruan antolatua da :
ONDAREA ETA JENDEEN BIZITZA :
ONDAREA ETA KULTURA
ONDAREA ETA HISTORIA
OKZITANIAR ONDAREA
Hautatu gaiaren arabera, animazioak Ospitalean, kanpoko leku batean edo ikasgelan egin daitezke.
Gure eskaintza pedagogikoko gai guziak egun erdiz edo egunez egiten ahal dira. Modalitate guziak adostuak dira lehenago.
Modalitateak :
Harrera posiblea maila guziendako, ama eskola barne.
Ostatua:
Ospitalean bertan bazkaltzeko aukera, eman dezakegun piknik edo bazkari
batekin.
Lehengo komanderian berean, zuk eta zure ikasleak aparteko tokian aterbetuak izanen zarete.
Ostatalekua:
Gehienez ere 35 lagunentzako lekua du, eta 10 gelaren inguruan antolatzen da, komunekin, lan gelekin eta jantoki batekin.
Egitaraua :
Zure proiektuarekin eta gure bitartekarien proposamenekin bat etorriz eta lehenago adosturik, animazioz, tailerrez eta ateraldiz
osatutako egitarau oso bat proposatua izanen zaizu zure egonaldiaren denbora guzian.
Zentroaren inguruan, ekipamendu batzu aurkitzen dira denbora librerako : frontoia, trinketa, josta lekua.
Modalitateak :
Gure egonaldiak ez dira ama eskolako ikasleentzat, zentroak ez baitu adin horretako antolaketarik edo altzari berezirik.
Gure bi bitartekariek zurekin partekatuko dute Euskal Herriaz eta bere ondareaz duten ezagutza, eta zure ikasleei esperientzia aberasgarria biziaraziko diete.
Ospitaleko ondare-bitartekariak hor daude zure laguntzeko eta eskaintza pedagogiko egokiaz hitz egiteko.
05.59.37.97.20 – ospitalea@le64.fr