Irisarriko Ospitaleak, Departamenduko Ondare Hezkuntzarako Zentroak, urte osoan hartuko zaitu eta enkomiendaren bisitatzeko formulak proposatzen dizkizu, baita ere herria eta Euskal Herri barnealdea bisitatzeko formulak.
Harri zaharrak maite badituzu edo ondarea ezagutu nahi baduzu, Irisarriko Ospitalea komanderiaren bisitak liluratuko zaitu bere historiaren eta arkitekturaren bidez.
Ibilbide poetikoa herri zentroko etxeen artetik iragaten da entzulea herriaren intimitatean murgiltzeko, Sismikazot artistek beren murru-freskoetan kontatua.
Soinu-ibilbidea dohainik baduzu Listeners aplikazioan, App Store eta Google play plataformetan telekargatzekoa.
Erakusketa horien bidez ondarearen alderdi bat xeheki ezagutzeko parada ukanen duzu (ihauteriak, arkitektura, dantza, pilota…).
Bisitan zehar, bitartekaritza baliabideen bidez (testuak, bideoak, audioak…) Euskal Herriko historiaz eta kulturaz gehiago ikasiko duzu.
Ondarearen bitartekari batek errezibituko zaitu eta Ospitalearen historia kontatuko, Jerusalemgo San Joan Ordenako Ospitaleko Zaldunek, edo Maltako Ordenakoek, eraiki lehengo komanderiarena.
Mementoko erakusketaren bisita gidatuak ere antolatuak dira.
Smartphonea eskuan, komanderiatik abia zaitez Irisarri herriaren ezagutzera Terra Aventura ibilbide ludikoaren bidez, egiazko altxor ihizia geocaching moldean.
Gure ondarearen bitartekarietako batek lagundurik, Euskal Herri barnealdeko bazterrak eta herriak ikusiko dituzu, haien misterioak deskubrituko eta herritarrak ezagutuko, ekoizleak, ofizialeak, beren ofizioa eta bizi ingurunea errotik maite duten emazteak eta gizonak.