2023 urteko azken erakusketaren kari, Euskal herriko ondareari buruz lan egiten duen artista bat ohoratu nahi izan du Ospitaleak : Thomas Loyatho artista plastikaria.
2023ko urriaren 20tik abendoaren 1ra
“Itzal Herria” hitzez hitz Pays de l’ombre, mendiko leku hertsi bat da non argia guti agertzen den. Hitz hori “Euskal Herriari” hurbil da. Euskal Herria argitan ezarria da usaiako klixeen bidez. Itzal Herria haren itzalean aurkitzen da, publiko zabalatik gordea.
Thomas-ren iritziz, itzala intimoaren lekua da, maska edo mozorro baten gibelean atzematen ahal dena; hor nor bera izaten ahal da edo alderantziz norbaiten partea egin, bere nortasuna azaldu gabe.
Thomas Loyathok materia bere desmartxa artistikoaren eta sorkuntzaren erdian kokatzen du.
Hurbileko ingurumenean hartzen ditu ekaiak (aihenak, zura, azalak, belarra, artilea, hezurra, lumak, behi kaka, hautsak eta gisua…), eta kalitate plastikoak badituzte (formak, koloreak, testurak, usainak), artistari sortzeko sekulako ahalmenak eskaintzen dizkiote.
Bitxikerien kabinetean ekai landugabeak badira baita ere artistak landu prototipoak eta objektuak. Leku horretan bisitaria artista plastikoaren mundu estetikoan murgilduko da, bere lantegian balitz bezala. Galdekatze hauek ukanen ditu: Zertako ekai bat hautatu eta ez beste bat? Zer gustatzen zait forma horretan eta bere ahalmen estetikoetan? Zer fabrika nezake materia horrekin? Eta nola?
Erakusketan, euskal mitologiako bi pertsonaia eginak dira naturan aurkitutako ekai berdinetik eta ihauterietan baliatuak dira. Alde batetik, hartza, ihauterietako pertsonaia sinbolikoa eta bestetik basajauna.
Bere lanari ihardesteko asmoz, Thomas Loyathok Giuila Grossman film egilea gonbidatu du 2022ko Pasaia filma aurkeztera erakusketako eszenografian.
Film horren bidez, film egileak ezagutarazten digu hartzaren pertsonaia eta Altsasuko (Nafarroa) ihauterietako errituen tratamenduak. Filmaren protagonista gisa, Thomas Loyathok bere hartza mozorroa janzten du baita joaldun batena.
Film miaketa hori esker, oso urrun den mundu batean murgilduak gara non euskal mitologia paisai aldaezinetan sartzen den eta ohidurek eta sinesmenek ihauterietako errituarekin bat egiten duten, denboraren zikloaren sinbolo bezala.
Urriaren 20an, ostiralez, 18:30tan
Urriaren 27an, azaroaren 3an eta abendoaren 1an, ostiralez, 10:00tan
Hitzaldiak
Thomas Loyatho plastikaria eta Pablo Martikorena arkeologoa
Gizartea eta populazioa Nafarroa Beherean (Erdi Arotik Aro Modernora)
Azaroaren 16an, ostegunez, 19:00tan (euskaraz, bat bateko itzulpenarekin)
Bixente Hirigaray, historialaria eta Mehaka Baxe Nafarroko historia buruzko interpretazio zentroaren animatzailea