Ospitalearen 20 urteak

2022ko irailaren 17tik azaroaren 25ra

2022ko irailean, Ospitalea Departamenduko Ondarearen Hezkuntzarako Zentroak bere 20 urteak ospatuko ditu. Komanderia ohiaren historia markatu duten 20 urteko proiektu, topaketa eta gertakarien gogoratzeko parada izanen da. Erakusketak 20 urteko lana eta partaidetza argira emanen ditu azpimarratuz ere nola emeki-emeki etxalde ohi hau Euskal Herriko ondarearen balioarazio eta transmisio zentro ezaguna bilakatu den. 

Sartzea urririk astelehenetik larunbatera, 10 :00 > 12 :30 – 13 :00 > 17 :30

Animazioak

  • Bisita iruzkinduak ondarearen bitartekari batekin

    Irailaren 23an, urriaren 28an eta azaroaren 18an ostiralez, 11:00etan
    Urririk.
    Hobe izena eman : 05.59.37.97.20 / ospitalea@le64.fr

  • Ospitalea nahas mahas

    Zatoz Cluedo jokoan jostatzera eta lagun gaitzazu aurkitzen nork ebatsi duen Ospitaleko komandantearen urrez betetako kofrea.

    Urriaren 26an eta azaroaren 2an, asteazkenez 15:00etan
    Urririk.
    Hobe izena eman : 05.59.37.97.20 / ospitalea@le64.fr

  • Lagunarteren Mokofina bururatze ikusgarria

    Kontzertua aho ttipiei zuzendua. 6 hilabete – 5 urte

    Jan, edan, hatsa hartu, ufatu, xixtu egin, musukatu, irri egin, kantatu… Harrigarria da zonbat gauza egin daitekeen ahoarekin!  Mokofina-k soinu bidai batera gomitatzen gaitu eta erakusten digu denak musikariak izaten ahal garela.

    Azaroaren 9an, asteazkenez, 10:00etan

    Urririk.
    Hobe izena eman : 05.59.37.97.20 / ospitalea@le64.fr
Skip to content
This site is registered on wpml.org as a development site.