Ospitaleko lantalde guzia hor dago zure errezibitzeko eta Irisarriko enkomiendaren bisita antolatzeko.
Departamenduko Ondare Hezkuntzarako Zentroa
Plaza – 64780 Irissarry
05 59 37 97 20 – ospitalea@le64.fr
Ondare-bitartekaria
Manu ere Ondare-bitartekaria da, eta pasioz eta umorez ezagutaraziko dizu tokiko ondarea.
Historialaria baita eta jakin-min handikoa, publikoa segidan bereganatzen du. Haurrekin helduekin bezain gustuan da, eta animazio edo egonaldi bat Ospitalean antolatzeko lagunduko zaitu, hastetik buru.
Euskalduna da.
Ondare-bitartekaria
Berriki ekipan arribatua, Chloék ikasleak eta erakasleak laguntzen ditu beren animazio eta egonaldi proiektuetan tokian berean eta Ospitalera etorri aitzin.
Ondarerako gostua sortzeko eta garatzeko asmoaz animaturik, ikasleak eta bisitariak laguntzen ditu beren lurraldea hobeki ulertzen. Artea eta sorkuntzaren maitatzaile bezala, ondarea eta artistikoaren arteko zubiak egitea gustatzen zaio trukaketa aberatsak sortuz.
Euskara ikasten ari da.
Publikoaren harrera
Ospitalean sartzean kurutzatuko duzun lehen pertsona Beñat izanen da hain segur. Euskal kultur eta literaturaren maitatzaile suharra, plazerrekin erantzunen du zure galdera guzieri.
Saltokian erosketak egiteko kontseiluak eskatzen ahal diozu. Inguruak ezagutarazteko asmoz bere plan onak aipatuko dizkizu, bereziki mahaikoak !
Euskaraduna da.
Eskolen harrera
Hark du zure erosotasuna zainduko egonaldi denbora guzian. Irakasleekin eta ikasleekin harremanetan da, eta hark ditu ere gosaria eta apairuak zerbitzatuko Ospitalean eginen duzun egonaldian.
Hark zaitu harlekuan errezibituko edo telefonoan hartuko. Manera goxoan eta eztian errezibituko zaitu.
Euskara ikasten ari da.
Enkomiendaren arduraduna
Annarekin harremanetan jar zaitezke hitzordu baten galdegiteko edo Departamenduko Ondare Hezkuntzarako Zentroarekin partaidetza-proiektuen proposatzeko.
Prentsarako galdeak egiteko ere dei dezakezu.
Euskara ikasten ari da.
Administrazio eta finantza kudeatzailea
Administrazio edo kontularitza galderei ihardetsiko dizu, eta aurrekontuez eta fakturez arduratzen da. Beti laguntzeko prest da eta umore onez, harekin behar duzu harremanetan jarri Ospitaleko administrazioan ez galtzeko. Dohain franko baititu, Gene duzu solaskide ukanen turismoko profesionala bazara.
Euskalduna da.