Baxenabarreren erdian kokatua da Irisarri, Baigura mendiaren oinetan eta han Ospitalea Departamenduko Ondare Hezkuntzarako Zentroa bada; Pirinio Atlantikoetako Departamendu Kontseilua da jabea.
Maltako Ordenako Zaldunen komanderia zen, eta monumentu historiko gisa ekarria da.
Zer den Ospitalearen xedea? Tokiko ondarea, historia eta kultura jende gehienei ezagutaraztea erakusketen, bisiten, lantegien eta animazioen bidez, ttipi eta handientzat.
Neguko zerratzea martxoan indarberriturik itzultzeko
2023ko udaberriko proiektuak prestatzeko, Ospitaleak ateak hetsiko ditu hiru hilabetez. Denboraldi berria hasiko da euskal jendartean emazteek duten lekuari buruzko erakusketarekin. Eta beste hitzordu frankok segituko dute, laster jakinaraziko ditugunak.
Hiru hilabete horietan Ospitaleak segituko du eskolako haurrak errezibitzen euskal ondarea ezagutarazteko egonaldietarako.
Neguko zerratze denboran Ospitaleak taldeak errezibituko ditu eraikinaren bisita iruzkinduak egiteko, hitzordua harturik, eta bilkuretarako gelak uzteko.
Mediateka idekia gelditzen da.
Ospitalea komanderia zen, Maltako Ordenako Zaldunek XVII. mendean eraikia.
Bisitak, lantegiak, ikusgarriak, ipuinak… programatuak dira urte osoan euskal ondarearen misterioak ezagutu ditzazun.
Egonaldiak ostatuarekin edo eguneko animazioekin; eskolei eskaintza berezia proposatzen diegu tokiko ondarea ezagutzeko.
Ospitaleak urte osoan animazioak proposatzen dizkizu, ttipi eta handientzat.
Harri zaharrak maite badituzu edo ondarea ezagutu nahi baduzu, Irisarriko Ospitalea komanderiaren eta erakusketen bisita zuretako eginak dira.
Bisita ludikoak proposatuak dira adin guzietako haur taldeentzat.
Ospitaleak errezibituko zaitu enpresa mintegietarako, mintzaldietarako, biltzar nagusietarako, formakuntzetarako, team building ekitaldietarako...
Egonaldiak ostatuarekin edo eguneko animazioekin, deskubritu gure eskaintza pedagogikoa eskoletako ikasleendako (maila guziak).
Zatoz tokiko historiaren eta ondarearen ezagutzera gure eskaintza bereziaren bidez.
Ospitaleak prentsa, argazki, argitalpen eta elkarrizketa eskaera guziei ihardesten die.
Ospitaleak urte osoan animazioak proposatzen dizkizu, ttipi eta handientzat.
Harri zaharrak maite badituzu edo ondarea ezagutu nahi baduzu, Irisarriko Ospitalea enkomiendaren eta erakusketen bisita zuretako eginak dira.
Bisita ludikoak proposatuak dira adin guzietako haur taldeentzat.
Ospitaleak errezibituko zaitu enpresa mintegietarako, mintzaldietarako, biltzar nagusietarako, formakuntzetarako, team building ekitaldietarako...
Egonaldiak ostatuarekin edo eguneko animazioekin, deskubritu gure eskaintza pedagogikoa eskoletako ikasleendako (maila guziak).
Zatoz tokiko historiaren eta ondarearen ezagutzera gure eskaintza bereziaren bidez.
Ospitaleak prentsa, argazki, argitalpen eta elkarrizketa eskaera guziei ihardesten die.
Bisita berezia Bilaka dantza konpainiarekin