Irisarriko Ospitalea Departamenduko Ondare Hezkuntzarako Zentroak ibilbide historiko, kultural eta artistiko bat proposatzen dizu 600 urteko historia ezezagunaren kontatzeko.
2025eko martxoaren 12tik urriaren 11a arte
Aurten, Irisarriko Ospitalea Departamenduko Ondare Hezkuntzarako Zentroak Euskal Herrirako erromatarren garaiko objektu arkeologiko nagusiak biltzen ditu erakusketa baten kari. Batzuk lehen aldiz publiko zabalari aurkeztuak dira erakunde eta elkarte partaideek emandako aparteko maileguei esker.
Erakusketaren ibilbideak agerian uzten ditu gune arkeologikoak, lurraldean aurkitutako ondare objektuak, baina baita ere Historia hau hobeki ezagutarazten laguntzen duten ikertzaile eta arkeologo askoren lan suharra ere.
Bigarren Burdin Aroaz geroztik, populazioaren egoerarekin erromatar presentzia aitzin, Erdi Aroaren hasierara arte, Erromatar Inperioaren administraziopeko lurraldearen konkista antolaketatik pasatuz, 600 urte baino gehiagoko historia da erakusketak zeharkatzen duena.
Ondarearen transmisio eta baloratze misioari leial, Ospitaleak garai horretaz ikuspegi didaktiko bat proposatu nahi izan du bere ildo historiko nagusiak eta aurreko testuingurua ulertzeko aukera emanez.
Bideo interaktiboak, gune arkeologikoen berrosaketak, artxiboko dokumentuak eta objektu arkeologikoak elgarrekin solasean ari dira erakusketa berri honetan, bisitariari Euskal Herriko Historiako zati ezezagun oso baten ezagutarazteko asmoz, murgiltze bidai baten bidez.
Erakusketa hau ezin izango zen sortu bere edukia diseinatzen lagundu duten erakunde, elkarte eta unibertsitarioen laguntza eta partaidetzarik gabe.
Horrela, Ospitaleak lantalde bat osatu zuen, Antzinaroari buruzko ikerketa zientifikoko eragile erreferenteak biltzeko.
UPPAko (Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea) ikerlariei eskatu diete, baina baita Bordeleko Montaigne Unibertsitateko, Rennesko Unibertsitateko edo Bilboko (Espainia) Euskal Herriko Unibertsitateko ikerlariei ere.
Ospitaleko lantaldeak arkeologoekin ere lan egin du, baita lurraldeko objektu arkeologikoen jabe diren erakunde eta elkarteekin ere (Inrap, DRAC, Hazparneko, Getariako, Atharratzeko eta Donazaharreko herriak, Akizeko Borda museoa eta Bankako meatze zentroa).
Erakusketaren prentsa dosierra telegarkatu hemen.
Bisita iruzkinduak ondarearen bitartekari batekin
4€/pertsona bakoitz (dohainik 14 urtez pekoentzat).
Hobe izena ematea : 05.59.37.97.20 / ospitalea@le64.fr
Bisita kontatua eta familia tailerra
Erakusketaren bisita jantziz eta modu ludikoan, eta ondotik tailerra erromatar erredola baten egiteko asmoz (6 urtetik goiti).
Toki mugatuak, hobe erreserbatzea.
4€ pertsona bakoitz
Hobe izena ematea : 05.59.37.97.20 / ospitalea@le64.fr
Martxoaren 28an, ostiralez, 19:00etan
Maiatzaren 23an, ostiralez, 19:00etan
Ekainaren 14an, larunbatez, 10:00 etan
Irailaren 19an, ostiralez, 19:00 etan
Erreserbatzea kontseilatua, toki mugatuak
Urriaren 3an, ostiralez, 19:00 etan