Bisitak eta animazioak denendako
Eraikinaren bisita librea edo gidatua, mementoko erakusketaren ezagutzea, ondare-ibilaldiak Ospitalearen inguruan, horra hor publiko zabalarentzako programa.
Irisarriko Departamenduko Ondare Hezkuntzarako Zentroa, Ospitalea, Pirinio Atlantikoetako Departamendu Kontseiluarena da. Publiko mota guziei kultur eta ondare animazioak proposatzea du xede. Eskolei proposatu ondare-egonaldiez xehetasun gehiagoren ukaiteko, zoaz Irakaslea sailera.
Eraikinaren bisita librea edo gidatua, mementoko erakusketaren ezagutzea, ondare-ibilaldiak Ospitalearen inguruan, horra hor publiko zabalarentzako programa.
Eraikinaren bisita librea edo gidatua, mementoko erakusketaren ezagutzea, ondare-ibilaldiak Ospitalearen inguruan, horra hor publiko zabalarentzako programa.
Ospitalea Departamenduko Ondare Hezkuntzarako Zentroak errezibitzen du « Kirikoketa » film idazketa tailerra hirugarren edizioarentzat. Gertakari horren kari, Ospitaleak antolatzen du zinema gaualdi bat egonaldian diren idazleak ezagutarazteko asmoz Maddi Barber film egilearen lana deskubrituz.
Urririk.
Erreserbatzeko emailez: ospitalea@le64.fr edo telefonoz: 05.59.37.97.20
Zer da Kirikoketa ?
Ospitaleak bere erakusketen sasoia doi-doia amaitu du eta bere ateak publikoari hesten dituelarik, lekuak errezibitzen ditu egoiliar berriak : 6 film idazle gaztek zentroan aterbetuak dira. Zukugailua elkarteak hirugarren urtearentzat segidan Kirikoketa idazketa tailerra antolatzen du sei idazle beren filmgintza praktikan eta ibilbide profesionalean laguntzeko asmoz. Egitura partaideak : Euskal Kultur Erakundea, Euskal Elkargoa, ALCA egitura, Eskualdea, 64 Departamendu Kontseilua.
Zinema gaualdi bat Ospitalean egoiten diren film idazle gazteak ezagutzeko asmoz
Aurten, 6 film idazle gazte jeinutsuk idazketa tailerran parte hartzen dute :
Gaualdia idazleen baita beren proiektuen aurkezpenarekin hasiko da eta ondotik hirugarren edizio honen gozama den Maddi Barber euskal errealizadorearen filmak erakutsiak izanen dira.
Gero, 21.00ak arte, Ospitaleak gonbidatzen zaitu trukaketa memento batera solas egiteko eta eztabaidatzeko asmoz.
Zer begiratuko dugu ?
592 metroz goiti, 2018, 24’, VOSTFR
Zer-nolako bizi aukerak geratzen dira lurralde batek erabateko aldaketa jasaten duenean? 1990eko hamarkadan, Nafarroako Pirinioetako maldetan Itoizko urtegia eraikitzeko zazpi herri eta hiru erreserba natural urperatu zituzten. Egun, 592 metroen kotan, lur biluziak bailarako paisaian marra banatzaile bat marrazten du: kota horren azpitik ura dago, eta gainetik, bizitzak aurrera dirau.
Paraiso, 2021, 22’, VOSTFR, Maddi Barber eta Marina Lameiro
Bi gizonek pinuen altuera neurtzen dute. Emakume batek zuhaitzek erraten dutena entzuten du. Herriko haurrek oihal-etxolak jartzen dituzte. Punduekin osatu hodei numeriko batek basoa agerrazten du. Pinuek galdetzeko erran zuten. Leku honi « Paradisua » erraten zioten.
Laster makinak arribatuko dira.
Talde bisitak. 10 pertsona gutienez, zure bisita erreserba ezazu astelehenetik ostirala arte, egutegiaren disponibilitateen arabera.
Erreserbatzeko emailez : ospitalea@le64.fr
Iraupena: 1:00 – Prezioa: 4€
Talde bisitak. 10 pertsona gutienez, zure bisita erreserba ezazu astelehenetik ostirala arte, egutegiaren disponibilitateen arabera.
Erreserbatzeko emailez : ospitalea@le64.fr
Ipar Euskal Herria erromatar garaian.
Martxoaren 28an, ostiralez, 19:00etan
Irulegiko eskuaren aurkikuntza
Maiatzaren 23an, ostiralez, 19:00 etan (euskaraz)
« Les ciels noirs des équinoxes » eleberriaren idazlearekin topaketa.
Irailaren 19an, ostiralez, 19:00 etan
Erreserbatzeko emailez: ospitalea@le64.fr edo telefonoz: 05.59.37.97.20
Pantxix Bidart-ek eta Primaël Montgauzi-k ematen duten Elimberri ikusgarria bi kulturen eta bi ahizpa-hizkuntzen topaketa da, euskara eta gaskoiarena. Bi artistek elkarrizketan jartzen dituzte, kantatzen, egokitzen gaur egunko moldera, beren antzinako jakinduria gure mundu garaikidean berpizten dute. Elimberri ere Auchen izena da, antzinako garaietan, eta bere etimologia « hiri berri » -tik dator, lehen hizkuntzaz lotuak ziren bi kulturen arteko zubi gisa.
Urriaren 3an, ostiralez, 19:00etan
Erreserbatzeko emailez: ospitalea@le64.fr edo telefonoz: 05.59.37.97.20
Neguko hestearen denboran, Ospitalea komanderia bisitatzen ahal da eta bere historia ezagutzen ahal ondare bitartekari batek ematen dituen bisita iruzkinduak segituz.
Iraupena : 1 : 30. Prezioa : 4€/pertsona (urririk 14 urtez petik)
Ospitalean lan berriak hasi diren geroztik, gauza bitxiak gertatzen dira bertan. Ospitalean egoiten den ikerlaria beldurrez harriturik aurkitzen dute. Medikuek bere minen jatorria ez dute atzematen ahal.
Zuri izanen da bilketa lan horietan barna murgiltzea Ospitaleko Zaldunen komanderia ohiko enigmak eta sekretuak argitzeko asmoz.
Iraupena: 1.30 Prezioa: 5€ pertsona bakoitz. 8 urtez goiti. 8 jokolari gehienik
Erreserbatzeko emailez: ospitalea@le64.fr edo telefonoz: 05.59.37.97.20
Urte osoan Ospitaleko lantaldeak antolatzen eta proposatzen ditu ondareari eta kulturari lotu animazioak: lantegiak, ibilbide iruzkinduak, ondare-ibilaldiak…
Pazkoko oporretan, Euskal herriko ipuinak eta leiendak ezagutzera etor zaitez ; eta ondotik tailer artistiko batean parte har ezazu eguzkilore bat egiteko asmoz.
Iraupena: 2:00 Prezioa: 3€ pertsona bakoitz. 5 urtez goiti.
Erreserbatzeko emailez: ospitalea@le64.fr edo telefonoz: 05.59.37.97.20