Irisarriko Ospitaleak, Departamenduko Ondare Hezkuntzarako Zentroak, iragan erakusketa batzuen mailegatzea proposatzen du.
2023eko martxoaren 8tik ekainaren 17ra Ospitalean aurkeztu erakusketa.
Sorginaren neurriz kanpoko irudiatik edo euskal emaztearen usaiako klixe ugarie – tatik urrun, erakusketak gizarte tradizio – nalean euskal emazteak duen toki berezia aipatzera gomitatzen gaitu. Gizona bezainbat toki duen etxekoandere hori nor ote da? Zer erraiten digu euskal gizarte tradizionalaz? Eta gaur egun, zoin dira emazte modernoen zorteak?
Bask’elles elkarteak, Marika GYSBERS kale artistak eta Anne-Marie LAGARDEK, “Le matriarcat basque” liburuaren idazlea, eraman duten ikerketa lanari esker, Ospi – taleak gomitatzen zaitu kontakizun histori – koz, emazteen lekukotasunez eta artisten behakoez osatutako erakusketa batera.
2022eko apirilaren 16tik ekainaren 25ra Ospitalean aurkeztu erakusketa.
«1620 Nafarroaren Loraldia» erakusketak Nafarroako erresumaren azken urteak argitan ezartzen ditu 1520tik 1620ra. Erresumak, Pirinioen iparraldean ttipia izanik ere, kultura loraldi bat ezagutu zuen eta garai hartako mugimendu handietan parte hartu zuen.
Hurbil zaitezte garai hartako ilustrazio eta dokumentuen arabera, istorio ezezagun honetara, eta murgil zaitezte piriniar erresuma ttipi honen unibertsoan eta bere erregina eta erregeen ekintzetan.
Erakusketa hau Zabalik elkartearekin, Hernani Errotzek elkartearekin eta Nabarralde Fundazioarekin elkarlanean egin da.
2021eko maiatzaren 17tik uztailaren 31ra Ospitalean aurkeztu erakusketa.
Leiho gorridun etxe zuriak, horra hor euskal etxeen klixea. Halere, itxurazko homogeneotasunaren gibelean, desberdintasunak badira, batzuetan bistakoak, besteetan arinak.
Zure begirada zorrozteko, Ospitalea Departamenduko Ondare Hezkuntzarako Zentroak Dominique Duplantier artistaren segitzea proposatzen du, arkatz marra trebeen bidez 2000. Hamarkadan Baxenabarreko etxe franko marraztu baitzituen, berezitasun horiek agerian ezarriz.
2020ko uztailaren 4tik azaroaren 7an Ospitalean aurkeztu erakusketa.
XVI. mendean, Europa osoan luzeko pilota jokoan aritzen zen. Euskal Herrian, mendietako goi-ordokietan edo herriko plazetan praktikatzen zen joko hori. Eskua larruzko eskularru batekin babestu nahiz, jokoa laxoa bihurtu zen.
XVIII. mendean publikoak laxoa edo luzea izigarri gustuko zuen, eta pilotari ospetsuak izan ziren. Pilota biziagoak eta xistera agertu zirenean laxoa bazterrera utzi zen. Nafarroako parte batean berpiztu zen 1960. hamarkadan Laxoa elkarteak bultzaturik.
Gaur egun pilotari kartsu zenbait baizik ez dira ari laxoan Nafarroako haran batzuetan. Séverine Dabadieren argazkietan berpiztu da jokoa. Euskal argazkilariak liburu bat argitaratu du Christiane Etchezaharretarekin: Laxoa, pilotaren jatorrian. Erakusketa liburuan oinarritua da.
2020ko otsailaren 12tik maiatzaren 7ra Ospitalean aurkeztu erakusketa.
Eliane Heguiaphal argazkilariak proposatzen dizu neguko besten giro kezkagarrian murgiltzea, hala nola maskaradetan eta baserriko ihauterietan.
Zuri eta beltzezko argazki serie horiek irudimenari lekua uzten diote, ikuslea ihauterien errituen jatorrian murgiltzen, urte berriaren berpizteko denboran.
Thierry Truffaut etnologoaren testuek eta Maritzuli konpainiaren jantzi ezin ederragoek tradizio horien interpretazio aberatsa eskaintzen dute, artetan ulertzeko zailak baitira.
Hogei bat ihauteri aurkeztuak dira erakusketa horretan, Kataluniatik Kantabriaraino, Euskal Herritik iraganez.
2020ko irailaren 21etik abenduaren 20ra aurkeztu erakusketa
Claude Labat historialariak eta Marko marrazkilariak XVII. mendearen hastapenean Euskal Herrian izan ziren gertakariei buruzko erakusketa koloretsua proposatzen dute, eta begirada berria emanen dizute gertakari horiei buruz.
1609an Lapurdin eta Nafarroan hasi zen sorgin-ihizi famatua deskubrituko duzu historialarien ikerketa berriek argiturik. Lehenbiziko aldiz manera berezian, Marko komikigileak marrazkitan ezarri du.
Sartu zaitez dantzan, eta afera ilun horiek argi itzazu.
Erakusketa bat erreserbatzeko edo edozein xehetasunentzat, helbide honetara idatz ezazu : ospitalea@le64.fr