Bisitak eta animazioak Ospitalean

Bisitak eta animazioak ospitalean

Irisarriko Departamenduko Ondare Hezkuntzarako Zentroa, Ospitalea, Pirinio Atlantikoetako Departamendu Kontseiluarena da. Publiko mota guziei kultur eta ondare animazioak proposatzea du xede. Eskolei proposatu ondare-egonaldiez xehetasun gehiagoren ukaiteko, zoaz Irakaslea sailera.

Bisitak eta animazioak denendako

Eraikinaren bisita librea edo gidatua, mementoko erakusketaren ezagutzea, ondare-ibilaldiak Ospitalearen inguruan, horra hor publiko zabalarentzako programa.

Bisitak eta jarduerak denendako

Eraikinaren bisita librea edo gidatua, mementoko erakusketaren ezagutzea, ondare-ibilaldiak Ospitalearen inguruan, horra hor publiko zabalarentzako programa.

Zinema gaualdia

Ospitalea Departamenduko Ondare Hezkuntzarako Zentroak errezibitzen du « Kirikoketa » film idazketa tailerra hirugarren edizioarentzat. Gertakari horren kari, Ospitaleak antolatzen du zinema gaualdi bat egonaldian diren idazleak ezagutarazteko asmoz Maddi Barber film egilearen lana deskubrituz.

  • Abenduaren 13an, ostiralez
  • 19:00etan

Urririk. 

Erreserbatzeko emailez: ospitalea@le64.fr edo telefonoz: 05.59.37.97.20 

Zer da Kirikoketa ?

Ospitaleak bere erakusketen sasoia doi-doia amaitu du eta bere ateak publikoari hesten dituelarik, lekuak errezibitzen ditu egoiliar berriak : 6 film idazle gaztek zentroan aterbetuak dira. Zukugailua elkarteak hirugarren urtearentzat segidan Kirikoketa idazketa tailerra antolatzen du sei idazle beren filmgintza praktikan eta ibilbide profesionalean laguntzeko asmoz. Egitura partaideak : Euskal Kultur Erakundea, Euskal Elkargoa, ALCA egitura, Eskualdea, 64 Departamendu Kontseilua.

Zinema gaualdi bat Ospitalean egoiten diren film idazle gazteak ezagutzeko asmoz

Aurten, 6 film idazle gazte jeinutsuk idazketa tailerran parte hartzen dute :

  • Philippe Chatard, Xabi et le rugby fikziozko labur metraiarentzat
  • Eñaut Castagnet, Me llaman Curro luze metrai dokumentalarentzat
  • Maia Iribarne, Altxaliliak luze metraiarentzat
  • Carmen Echeverria, Le point crocodile fikziozko labur metraiarentzat
  •  Miren Dupouy, Lehen urratsa labur metrai dokufikzioarentzat
  • Lucie Irigoyen, Hegalt Hadi fikziozko labur metraiarentzat

Gaualdia idazleen baita beren proiektuen aurkezpenarekin hasiko da eta ondotik hirugarren edizio honen gozama den Maddi Barber euskal errealizadorearen filmak erakutsiak izanen dira.

Gero, 21.00ak arte, Ospitaleak gonbidatzen zaitu trukaketa memento batera solas egiteko eta eztabaidatzeko asmoz.

Zer begiratuko dugu ?

592 metroz goiti, 2018, 24’, VOSTFR

Zer-nolako bizi aukerak geratzen dira lurralde batek erabateko aldaketa jasaten duenean? 1990eko hamarkadan, Nafarroako Pirinioetako maldetan Itoizko urtegia eraikitzeko zazpi herri eta hiru erreserba natural urperatu zituzten. Egun, 592 metroen kotan, lur biluziak bailarako paisaian marra banatzaile bat marrazten du: kota horren azpitik ura dago, eta gainetik, bizitzak aurrera dirau.

Paraiso, 2021, 22’, VOSTFR, Maddi Barber eta Marina Lameiro

Bi gizonek pinuen altuera neurtzen dute. Emakume batek zuhaitzek erraten dutena entzuten du. Herriko haurrek oihal-etxolak jartzen dituzte. Punduekin osatu hodei      numeriko batek basoa agerrazten du. Pinuek galdetzeko erran zuten. Leku honi « Paradisua » erraten zioten.

Laster makinak arribatuko dira.

Ospitalea, lehengo komanderiaren ezagutzera

  • Bisita librea. Bisita liburuxka ttipi bat lagun, Ospitalea ezagut ezazu autonomian, zure urratsean. Sarrera librea eta dohainik.
  • Bisita iruzkindua. Ondare bitartekari batek lagundurik, Maltako Ordenako zaldunek sortutako komanderiaren historia ezagut ezazu. XVII. mendeko eraikin handi horrek bere sekretuak ezagutaraziko dizkizu.
  • Talde bisitak. 5 pertsona gutienez, zure bisita erreserba ezazu astelehenetik ostirala arte, egutegiaren disponibilitateen arabera.

Erreserbatzeko emailez : ospitalea@le64.fr

Oraingo erakusketaren bisita

  • Bisita librea. Bisita liburuxka batekin, Ospitalea bisita ezazu autonomian, zure erritmoan. Sartzea librea eta urririk.
  • Bisita iruzkindua.

    Ondarearen bitartekari batek lagundurik, Dirdiraren Dardara, euskal mitoak oraindik dardarka erakusketa ezagut ezazu.

    • Urriaren 30ean, ostiralez, 11 : 00etan 
    • Azaroaren 6an, ostiralez, 18 : 00etan 19an,
    • Azaroaren 27an, ostiralez, 18 : 00etan (euskara)

Iraupena: 1:00 – Prezioa: 4€

  • Talde bisitak. 5 pertsona gutienez, zure bisita erreserba ezazu astelehenetik ostirala arte, egutegiaren disponibilitateen arabera.

Erreserbatzeko emailez : ospitalea@le64.fr

Gauldiak eta Topaketak

  • Gau Beltza, dardaren gaua
  • Bizidunen eta hilen arteko muga hertsitzen delarik, euskal mitologiako izakiak ez dira sekulan biziki urrun… Ospitaleak eta DARDARA-k Gau Beltza ospatzen dute bestaren eta dardaren arteko gaualdi batekin, familia osoari zuzendutakoa : erakusketan ibiltzea tortxa batzuen argian, ipuin beldurgarriak, dantza eta ibilaldi mozorrotua herrian gaindi. Mozorroak azkarki kontseilatuak !

  • > Frantsesez

Urriaren 30ean, ostiralez, 18:00etan

  • Filo eztabaida – mahai ingurua :

    Zer arte biharko ? Berrerabilpena, transmisioa, transformazioa

    Dardara kolektiboko artistek animatutako hitzaldia

Azaroaren 6an, 19:00etan 

Erreserbatzeko emailez: ospitalea@le64.fr edo telefonoz: 05.59.37.97.20e

Ikusgarria

  • Papogorri, Musik’haria

Alimaleko arroltzea errun izan da Papogorriren ohantzean ! Txori ttipia joaten da oihanaren zehar hobendunaren bila. Ipuin, musika, kolatzeak eta marionetak aurkitzen dira euskarazko abentura horretan, Naia Robles Aranguiz-ek eta Oihan Delavigne-Robles-ek asmatu dutena.

3 urtetik goiti – iraupena : 30 min.

Hobe erreserbatzea, toki mugatuak.

Urriaren 23an, ostiralez, 10 : 30 & 15 : 00etan

Erreserbatzeko emailez: ospitalea@le64.fr edo telefonoz: 05.59.37.97.20

Familia tailerra : euskal mitologia

Eta euskal leiendek sortzeko gai bilakatzen balira ? Erakusketa bisitatu eta, DARDARA kolektiboaren unibertsoak esperimentatu itzazu eskulan eta sorkuntza tailerren bidez : kakorratza, birziklatutako artilea, kutunen fabrikazioa, poesia eta kondaira fantastiko kolektiboak. Familian partekatzeko memento bat gaurko euskal mitoak asmatzeko, sortzeko eta dardarazteko.

  • Urriaren 21ean, asteazkenez, 15 : 00etan (euskaraz)
  • Urriaren 28an, asteazkenez, 15 : 00 etan (frantsesez)

 Iraupena: 2:00 Prezioa: 3€ pertsona bakoitz. 5 urtetik goiti. 

Erreserbatzeko emailez: ospitalea@le64.fr edo telefonoz: 05.59.37.97.20 

BERRIA Escape game "Mitologia"

Gure munduaren eta leienda izakien arteko tartea idekiko da…

Ospitalea babesten duten objektuak desagertu dira laminek botatutako zorte baten ondotik.

45 minuta baduzu kodeak aurkitzeko eta leienda izakien heltzea trabatzeko !

Urriko bakantzetan – ostegun guziz

Bi saio : 10 : 30 eta 15 : 00 etan

6 urtetik goiti

8 jokolari gehienik

Euskarazko saioa : 21/10 15 : 00 etan

Prezioak :

  • jokolari bat : 8€
  • 2 jokolari : 15€
  • 4 jokolari : 28€
  • 6 jokolari : 42€
  • 8 jokolari : 54€

Apalduz doazen prezioak parte hartzaileen kopuruaren arabera

Erreserbatzeko

Erreserbatu online hemen beherean, emailez ospitalea@le64.fr edo telefonoz 05.59.37.97.20

 

Bisita pribatuak taldeentzat

Neguko hestearen denboran, Ospitalea komanderia bisitatzen ahal da eta bere historia ezagutzen ahal ondare bitartekari batek ematen dituen bisita iruzkinduak segituz. 

    • Erreserbatzeak egiten ahal dira astelehenetik ostiral arte ; 10 pertsona gutienez taldean
    •  Zure bisita erreserbatzeko hobe email bat
      bidaltzea ospitalea@le64.fr

Iraupena : 1 : 00. Prezioa : 4€/pertsona (urririk 14 urtez petik)                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                      

Kanpoko animazioak

Urte osoan Ospitaleko lantaldeak antolatzen eta proposatzen ditu ondareari eta kulturari lotu animazioak: lantegiak, ibilbide iruzkinduak, ondare-ibilaldiak…

  • Terra Aventura altxor ihizia Irisarri herriaren eta Ospitaleko Zaldunen komanderiaren historia jostatuz ezagutu ezazu.  Dohainik telekarga ezazu aplikazioa (www.terra-aventura.fr) eta klik egizu “Les laminas cherchent la Baïgarre” ibilbidean.
  • Soinu-ibilbidea Ospitaleko Zaldunen komanderia handia eta haren idazkunak deskubritu ondoan, ibilbide poetikoak herri zentroko etxeen artetik segitzen du entzulea herriaren intimitatean murgiltzeko, Sismikazot artistek beren murru-freskoetan kontatua.
    Soinu-ibilbidea dohainik baduzu Listeners aplikazioan, App Store eta Google play plataformetan telekargatzekoa.