Saltus Vasconum, Ipar Euskal Herria Erromatar garaian

Irisarriko Ospitalea Departamenduko Ondare Hezkuntzarako Zentroak ibilbide historiko, kultural eta artistiko bat proposatzen dizu 600 urteko historia ezezagunaren kontatzeko. 

2025eko martxoaren 12tik urriaren 11a arte

Aparteko erakusketa bat

Aurten, Irisarriko Ospitalea Departamenduko Ondare Hezkuntzarako Zentroak Euskal Herrirako erromatarren garaiko objektu arkeologiko nagusiak biltzen ditu erakusketa baten kari. Batzuk lehen aldiz publiko zabalari aurkeztuak dira erakunde eta elkarte partaideek emandako aparteko maileguei esker.  

Erakusketaren ibilbideak agerian uzten ditu gune arkeologikoak, lurraldean aurkitutako ondare objektuak, baina baita ere Historia hau hobeki ezagutarazten laguntzen duten ikertzaile eta arkeologo askoren lan suharra ere.

Bigarren Burdin Aroaz geroztik, populazioaren egoerarekin erromatar presentzia aitzin, Erdi Aroaren hasierara arte, Erromatar Inperioaren administraziopeko lurraldearen konkista antolaketatik pasatuz, 600 urte baino gehiagoko historia da erakusketak zeharkatzen duena.

Ondarearen transmisio eta baloratze misioari leial, Ospitaleak garai horretaz ikuspegi didaktiko bat proposatu nahi izan du bere ildo historiko nagusiak eta aurreko testuingurua ulertzeko aukera emanez.

Bideo interaktiboak, gune arkeologikoen berrosaketak, artxiboko dokumentuak eta objektu arkeologikoak elgarrekin solasean ari dira erakusketa berri honetan, bisitariari Euskal Herriko Historiako zati ezezagun oso baten ezagutarazteko asmoz, murgiltze bidai baten bidez.

Erakusketa hau ezin izango zen sortu bere edukia diseinatzen lagundu duten erakunde, elkarte eta unibertsitarioen laguntza eta partaidetzarik gabe.

Horrela, Ospitaleak lantalde bat osatu zuen, Antzinaroari buruzko ikerketa zientifikoko eragile erreferenteak biltzeko.

UPPAko (Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea) ikerlariei eskatu diete, baina baita Bordeleko Montaigne Unibertsitateko, Rennesko Unibertsitateko edo Bilboko (Espainia) Euskal Herriko Unibertsitateko ikerlariei ere.

Ospitaleko lantaldeak arkeologoekin ere lan egin du, baita lurraldeko objektu arkeologikoen jabe diren erakunde eta elkarteekin ere (Inrap, DRAC, Hazparneko, Getariako, Atharratzeko eta Donazaharreko herriak, Akizeko Borda museoa eta Bankako meatze zentroa).

Erakusketaren prentsa dosierra telegarkatu hemen.

Animazioak

Bisita iruzkinduak ondarearen bitartekari batekin

    • Martxoaren 28an, ostiralez, 18 : 00etan
    • Apirilaren 25ean, ostiralez, 10:00etan,
    • Maiatzaren 23an, ostiralez, 18:00etan (euskaraz),
    • Uztaila-Agorrila, ostiral guziz, 10:00etan
    • Urriaren 3an, ostiralez, 18:00etan.

4€/pertsona bakoitz (dohainik 14 urtez pekoentzat).
Hobe izena ematea : 05.59.37.97.20 / ospitalea@le64.fr

Bisita kontatua eta familia tailerra

Erakusketaren bisita jantziz eta modu ludikoan, eta ondotik tailerra erromatar erredola baten egiteko asmoz (6 urtetik goiti).

  • Apirilaren 23an, asteazkenez (euskaraz) 15:00etan
  • Apirilaren 30ean, asteazkenez (frantsesez) 15:00etan
  • Uztailaren 23an, asteazkenez, 15:00etan
  • Agorrilaren 13an, asteazkenez 15:00etan

Toki mugatuak, hobe erreserbatzea.

4€ pertsona bakoitz

Hobe izena ematea : 05.59.37.97.20 / ospitalea@le64.fr

  • Hitzaldien zikloa
    • « Ipar Euskal Herria erromatar garaian » François Réchin, Unibertsitateko erakasleak (UPPA) eta Benoît Pace, Arkeologian doktoreak emanik

Martxoaren 28an, ostiralez, 19:00etan

    • « Irulegiko eskua » Mattin Aiestaran-ek emanik (Aranzadi), euskaraz (bat-bateko itzulpena)

Maiatzaren 23an, ostiralez, 19:00etan 

    • Arkeologia Egunak

 Ekainaren 14an, larunbatez, 10:00 etan

    • Topaketa Dorothée Dieuzède eleberri idazlearekin ; k.o. III. mendean Euskal Herrian gertatzen den triologiaren aurkezpena

Irailaren 19an, ostiralez, 19:00 etan

  • Ikusgarri
    • « Elimberri » kontzertua Pantxix Bidart-ek eta Primaël Montgauzi-k emanik.

Erreserbatzea kontseilatua, toki mugatuak

Urriaren 3an, ostiralez, 19:00 etan

Skip to content